XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Badakizu...?... arrainek ere hitzegiten dutela?

II. Gerra Mundiala bitartean, makina bat urazpiko entzungailu ipintzen ziren badietan, urpekuntzi edo submarinoen erasoez babesteko.

Hori zela eta, itsas hondotik zetozen soinu bitxiak erregistratu zituzten, oihu eta urrumak, orroe eta marmarrak, kantu eta danbor soinuak, kirrinka eta baurreak.

Hara nondik, arrain muturik ez zegoela aurkitu zuten; guk ere entzun ahal genituzke, gure entzumena behar adina sentikor izango balitz.

Alabaina, gure entzumenak aidean zehar hedatzen diren soinuak entzuteko besterik ez du balio.

Hidrofono eta anpliagailu batzuez baliatuz ohar genitzake halaber, moeta askotakoak direla: gose orroeak, gerra oihuak, beldur uluak edota amodio kantuak sortzen bait dituzte arrainek.

... zein den armiarmen sekreturik aipagarriena?

Dakizuenez armiarmak nonnahi azaltzen zaizkizun insektu lau hankadunak dira, eta jakin ere jakingo duzu, armiarmasare nazkagarriak egiten zeharo gozatzen dutela.

Ezetz jakin nola egiten dituzten, ostera? Begira, armiarmek likidu berezi bat sortzen dute.

Eta, atzekaldean duten irtenbide plaka baten kontra zanpatzen dute likidu hau.

Plaka honek 40.000 zulotxo mikroskopikoz osatuta dago.

Orduan, 40.000 banakako hari azalaratzen dituzte, horietako bakoitzak gizonak bere teknologia guztiarekin sortu dituen kristalezko eta wolframiozko hari meheenak baino ehun aldiz finagoak dira.

Hariok airearekin kontaktuan solidatu egiten dira armiarmasareen materia prima sortuz.

Horrez gain, beste insektu txikiak ehizatzeko erabiltzen dute aipatutako haria, bakeroek erabilitako lazoak bailiran heuren biktimak harrapatuz.

Aizu, baina, zer demontre dela eta dituzu AIZU! zahar guztiak armiarmasareez josita?